Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko api. 26a, 12:41

Tta-kun tabernan gaur eskainiko duten pintxoa.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, hilak 26:

Atraskua: urdaiazpikoa tomatearekin eta gilda.

Dean: haragi-bolak, txorizo egosia eta patata-tortilla.

Etxe-Aitz: haragi-bolak tomatearekin eta urdaiazpikoarekin egindako kroketak.

Koxka: haragi-bolak, patata-minak eta abar.

Latz: arrain pastela, urdaiazpikoaren nahaskia eta etxean egindako kroketa.

Tta-kun: saltxitxa hirugiarrarekin eta pantumaka.

Txalintxo: atuna tomatearekin.

Zurt: atunaren enpanadilak eta txorizo egosia.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide