Laugarren urtez, Matamation, helduentzako animazio zikloa, antolatu dute. Guztira sei emanaldi egongo dira, asteazkenero 21:30ean, gaurtik maiatzaren 23a arte.
Pinhole-zinema tailerra ere antolatu dute, eta norberak bere kasko-kamera eraikitzeko aukera izango du. Maiatzaren 19an izango da tailerra, 12:00etatik 17:00etara, eta parte hartzeko aurrez eman behar da izena mataderoekintzak@gmail.com helbidera idatzita, Pinhole gaiarekin.
Bestalde, Bebarruko Jardunetan lau kontzertu entzuteko aukera izango da Matadeixen: datorren igandean, Gentemayor eta Container, 22:30ean; maiatzaren 5ean, Gotatunneln Trio eta Ricardo Tejero & Joxean Rivas, 22:30ean; maiatzaren 11n, Plum Green eta Serpiente, 22:30ean; eta maiatzaren 20an Amorante, 19:00etan.