'Euskalduntze berantiarra' gaitzat hartuta, hitzaldia emango du bihar Aitzol Altunak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 24a, 12:25

Angel Rekalderen hitzaldiko irudia (Argazkia: Iriaun Elkartea)

Bihar, asteazkena, Iriaun Elkarteko kideek antolatutako bigarren hitzaldia izango da Elkargunean, 19:00etan. Aitzol Altunak Euskal Telebistaren lehen katean 'Baskoniako Historia bat' saioan, Euskalduntze berantiarra atalaren inguruan esandakoa izango du gai nagusitzat.

 

Euskalduntze berantiarra: Hipo-tesia edo Hiper-gezurra izango da Altunak landuko duen gaia. «Orain dela hilabete batzuk, ETBn, 'Baskoniako Historia bat' saioan Euskalduntze berantiarra izeneko atala eman zuten. Kapitulu horrek zer esan handia eman zuen. Euskalduntze berantiarra hipotesiaren arabera, lurralde honetan —orain Euskadi deitzen dioguna—, aspaldi batean euskaldunik ez zegoen; zelta edo beste hizkuntza indoeuropar bat hitz egiten omen zen. Euskara, Pirineo iparraldean hitz egiten omen zen, ez hemen. Aitzol Altunak, hipotesi horrek sortu duen auziari buruz hitz egingo digu, berak ezagutzen dituen datuak mahai gainean jarriz», eman dute azalpena Azkoitiko Napar Zuzterrak taldeko kideek.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide