Txapelketa lau mailatan banatu dute antolatzaileek: 8 urtekoak —2010ean jaiotakoak—, 9-10 urtekoak —2008 eta 2009 urteetan jaiotakoak—, 11 eta 12 urtekoak —2006 eta 2007 urteetan jaiotakoak— eta neskena.
Partida egunak ere desberdinak izango dira mailaka. 8, 9 eta 10 urtekoek astelehenetan eta asteazkenetan jokatuko dituzte partidak. 11 eta 12 urtekoek eta neskek, berriz, astearteetan eta ostegunetan izango dituzte pilota partidak. Oteiza Elkartetik jakinarazi dute, asteburuetan ere jokatuko dituztela partidak «beharrezkoa bada».
Izena emateko 667 50 39 18 Whatsapp zenbakira idatzi edo Gurea pilotalekuan bertan egin beharko da. Azken eguna, maiatzaren 3a, osteguna, izango da.