Herriko plazan, 19:30ean, hasiko da erasoa gaitzesteko kontzentrazioa, «eraso eta erahilketa matxista orori gaitzespena adierazteko», azaldu dute Sostenipeko ordezkariek.
46 urteko gizonezko batek haren bikotekide ohia eta haren ama hil zituen Gasteizen. Erasotzailea atxilotu egin zuen Etzaintzak, izan ere, hark etxebizitzari su eman eta leihotik salto egin zuen. Hilketak salatzeko, Udalak joan den zapaturako deitu zuen elkarretaratzea.