Udalak biharko kontzentrazioa deitu du Gasteizko bi hilketak gaitzesteko

Maxixatzen.eus

Azkoitiko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du Gasteizen gertatutako bi emakumeren hilketen aurrean. Gaitzespena adierazteko kontzentrazioa deitu du bihar, larunbata, 12:00etan, Herriko plazan eta herritarrei parte hartzeko deia egin die.

 

Halaber, Udalak elkartasuna helarazi nahi izan die biktimen senide eta hurbilekoei.

Udalak "sentsibilizazio eta prebentzio lanetan gogor jarraitzeko konpromisoa berresten du, emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak desagertu bitartean".

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide