'Kontukantari 2, mendian ibiltari' antzerki-kontzertua bihar, Baztartxon

Maxixatzen.eus

Bihar, apirilak 21ean, Kontukantari 2, Mendian ibiltari familientzako ikuskizuna eskainiko da Baztartxo Antzokian, 18:00etan. Haur eta gurasoentzat antzerki-kontzertua da txotxongiloekin.

 

Kontukantarik betiko euskal kantak eskaintzen ditu erritmo ezberdinetara eramanez, txikiek ikasi eta nagusiek ahaztu ez ditzaten. Besteak beste, Haurtxo polita, Axuri beltza, Aldapeko, Ikusi Mendizaleak, Loretxo bat, Baratze bat, Kolpe Kolpeka, Guk euskaraz… Ikuskizunak ikusteko sarrerak 4 eurotan egongo dira salgai Baztartxoko leihatilan bertan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide