'Serendipia' diskoa kaleratu du Zizel taldeak

Maxixatzen.eus 2018ko api. 20a, 11:35

'Serendipia' diskoaren azala (Argazkiak: Zizel taldea)

Zizel taldeak bere lehen diskoa kaleratu berri du: Serendipia —zorioneko aurkikuntza da, norbaiti ezustean, deskuiduan edo beste zerbaiten bila dabilenean gertatzen zaionean. Alberto Martinez eta Mikel Iraeta musikari azkoitiarrek osatzen dute Zizel taldea, eta lehen lanean zazpi abesti bildu dituzte.

 

Diskoaren aurkezpena ekainaren 16an egingo dute, Matadeixen, eta han eskuratu ahalko dira diskoak formatu fisikoan. Gainera, abesti guztiak entzungai daude Spotifyn eta Youtuben daude entzungai. Martinez hasi zen Zizel taldearekin, baina gero Mikel Iraeta gehitu zitzaion taldeari. Aurrerantzean base elektronikoak sortzen eta zuzenean jotzen arituko da.

Alberto Martinez gitarrarekin

 

Mikel Iraeta teklekin lanean

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide