Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko api. 19a, 13:28

Tta-kun tabernan gaur eskainiko duten pintxoa.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

 

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, hilak 19:

Atraskua: txanpinoiak eta Errioxako txorizoa.

Dean: patata-tortilla, haragia saltsan eta txanpinoiak.

Etxe-Aitz: patatak ali-oli saltsarekin eta pantumaka.

Koxka: patata-minak eta haragi-bolak.

Latz: arrain pastela, patata-tortilla eta berenjenaz, gaztaz, urdaiazpiko egosiaz, piperraz eta tomateaz osatutako pintxoa.

Tta-kun: arrautza betea eta barbakoa opil txikiak.

Txalintxo: txorizo egosia eta solomo iberikoa.

Zurt: mozzarela arrautza-irinetan pasatuta eta patata-tortilla.

 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide