Azkoitia Lagunkoiak hileroko bilera egingo du bihar

Maxixatzen.eus

Hileroko lan bilerei jarraituz, bihar, asteazkena, bilduko da Azkoitia Lagunkoia. Arratsaldeko 18:00etan egingo dute bilera Elkargunean.

 

Azkoitia Lagunkoia proiektua garatzen duen talde sustatzailea hainbat gai ari da lantzen. Besteak beste, etxebizitza, gizarte zerbitzuak, garraioa edo inklusioa jorratuko dituzte. Taldearen helburua da Azkoitia herri modura gero eta lagunkoiagoa izatea pertsona nagusiekiko.

Azkoitia Lagunkoia osatzen duen taldeak herritarrak parte hartzera animatu nahi ditu. Bilerak irekiak dira eta interesa duen edonork ateak zabalik ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide