Aspaldiko protesta ekitaldi jendetsuena egin dute pentsiodunek

Maxixatzen.eus

Gaurkoan ere ehunka pentsiodunek egin dute bat pentsio duinen aldeko elkarretaratzean. Aspaldiko protesta ekitaldi jendetsuena izan da gaur eguerdikoa.

 

Astelehenero plazan elkartzen dira pentsiodunak pentsio duinen alde protesta egiteko, eta datorren astelehenean ere, 12:00etan, herriko plazak eskailerak beteko dituzte pentsio duinak aldarrikatzeko. Gobernu espainiarrak pentsioei egindako %0,25eko igoeraz gain, azken urteetako erreformak eta horiek sortu dituzten eraginak salatuko dituzte erretirodunek eta pentsiodunek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide