Arnaldo Otegi eta pentsioak protagonista EH Bilduk antolatutako hitzaldietan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 16a, 11:04

Azkoitiko EH Bilduk bi hitzaldi antolatu ditu datozen asteetarako. Lehen hitzaldian Arnaldo Otegi izango da protagonista nagusia, eta bigarrenean pentsioak izango dituzte hizpide Nerea Kortajarena legebiltzarkideak eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kideak.

 

Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren hitzaldia apirilaren 27an izango da, 19:30ean, Elkargunean. 'Autonomiatik Subirautzara' da solasaldiaren izenburua, eta EH Bilduk egin duen proposamenaren inguruko hitzaldia izango da. Otegik autogobernuaz jendartean hitz egiteak zer nolako eragina duen hausnartuko du.

 

Bigarren hitzaldia pentsioen ingurukoa izango da, maiatzaren 16an, 18:30ean, Elkargunean. 'Guk gure pentsioak' izenburupean, Nerea Kortajarena EH Bilduko Legebiltzarkidea eta Marian Esnaola Duintasuna elkarteko kidea izango dira hizlariak. Horiek pentsioen sistema izango dute hizpide.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide