Pintaketa lanak atzeratu direlako, Aingeru Kalea ez da itxiko

Maxixatzen.eus 2018ko api. 16a, 09:25

Errepidea irekita egongo da.

Aingeru Kaleko 3, 5, 7 eta 9 zenbakidun etxeetan pintaketa lanak hastekoak ziren aste honetan, baina lanak atzeratu egin direnez, errepidea irekita egongo da; datozen egunetan normaltasun osoz ibili ahal izango da kalean.

 

Pintaketa lanak egin ahal izateko aparailu bat jarri behar zuten, eta ondorioz, Baztartxo antzokitik Kale Nagusira eramaten duten errepidea itxi behar zuten. Lanak atzeratu direnez, normaltasunez egin ahalko da bidea.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide