Meditazio kontzertua egingo dute datorren asteartean, Abaraxkan

Maxixatzen.eus 2018ko api. 15a, 11:10

Datorren asteartean, apirilak 17, meditazio kontzertua egingo dute Abaraxkan. Emanaldia 18:00etan hasiko da, eta sarreran hiru euro ordaindu beharko dira.

 

«Kaiku tibetarrez, gongarekin, monokordez eta ahotsez egindako soinu masajea da. Soinu eta bibrazioen bitartez, gorputza, emozioak, adimena eta alderdi espiritualak bateratu eta askatzeko esperientzia izango da», azaldu dute Abaraxkatik kontzertuaren antolatzaileek. Marina Pintos Martikorenak zuzenduko du meditazio kontzertua.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide