Aingeru kalea itxita egongo da ibilgailuentzat datorren astean

Maxixatzen.eus 2018ko apirilaren 13a

Datorren astean, apirilaren 16tik 20ra, bi egunak barne, Aingeru kaleko errepidea moztuta egongo da  Baztartxo antzokitik Kale Nagusira doan tartean. Pintaketa lanak egin behar dituzte 3, 5, 7 eta 9 zenbakidun etxeetan, eta horretarako aparailu bat jarri beharra daukate bide erdian.

 

Garajeetara sarbidea «bermatuta» egongo dela azaldu du Udalak. Errepidea itxita egongo da goizeko 08:00etatik 19:00etara.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide