Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa zapatuan, liburutegian

Maxixatzen.eus 2018ko api. 10a, 10:42

Datorren zapatuan, apirilak 14, Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariaren saioa izango da Aizkibel Liburutegian. Lau urtetik gorako haurrentzako ipuinak kontatuko ditu Agirresarobek, 11:00etatik aurrera.

 

Agirresarobe aktore eta ipuin kontalari usurbildarra da. Haurrentzako kale antzerkian aritu da Hankagorri eta Gorringo taldeekin. 1990ean ekin zion ipuin kontaketari.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide