Umeen danborrada 17:30ak pasatu, bizpahiru doinu jo eta segituan abiatu da Santa Klara kalean zehar. Euriak ere errespetu handiz hartu ditu ibilbidearen hasieran danbor joleak, baina Plaza Berrian barrena sartu bezain pronto lehen euri tantak hasi eta ibilbidea moztu behar izan dute. Herriko plazan gelditu ere egin gabe, zuzenean Gurea pilotalekura joan dira haurrak eta bertan jo dituzte enparantzan jo beharreko doinu guztiak. Gurea pilotalekua txiki gelditu da herriko txikienak ikusteko.