17:30ean aterako dira danbor joleak Balda Plazatik. Ibilbidea betikoaren antzekoa izango da, baina zertxobait moztea erabaki dute. Balda plazatik Santa Klarara abiatuko dira danbor joleak. Trino Uria eta Julio Urkixo kaleak zeharkatuta Plaza Berrira joango dira, handik herriko plazara joan eta hainbat doinu geldian jotzeko.
Umore Onan geldialdirik ez
Gaur arratsaldeko bilkura eta gero, antolatzaileek merienda Gurea pilotalekuan egitea erabaki dute. Plazakoa eta gero ohikoa izaten da Umore Ona elkartean geldialdia egitea, otartekoekin eta freskagarriekin indartuta, danborradako ibilbidearen azken metroetarako indarrak hartzeko. Ibilbide aldaketa dela-eta, aurten plazatik zuzenean frontoira abiatuko dira, eta bertan meriendatuko dute parte hartzaile guztiek.