Sammic ISBk Elkargunean jokatuko du igande arratsaldean

Maxixatzen.eus

Sammicek Azpeitiko Kiroldegian jokatutako partida bateko irudia (Argazkia: ISB)

Sammic ISB taldeak Elkarguneko saskibaloi kantxan jokatuko du datorren igandean, 18:00etan. Aurrean Levitec Huesca arerio zuzena izango du Lolo Encinas entrenatzaileak gidatzen duen taldeak.

 

Joan den asteburuan Iberostar Palma taldeari 56-80 irabazi zieten Sammic-eko mutilek Mallorcan. Aurkari zuzena zen Iraurgirentzat Iberostar Palma, eta orain sailkapenean gainditu egin dituzte. Encinasen mutilak 10 garaipenekin azken aurreko postuan dira sailkapenean, eta igandean garaipen bat gehiago duen Levitec Huesca jasoko dute Elkargunean. Denboraldi erregularra amaitzeko lau jardunaldi besterik ez dira gelditzen Urrezko LEB mailan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide