Iban Larrañaga Sagardoaren Txapelketaren final zortzirenetara sailkatu da

Maxixatzen.eus 2018ko api. 3a, 18:53

Iban Larrañaga, beheko lerroan, eskuinetik lehena (Argazkia: Oriamendi)

Joan den asteburuan amaitu zen Erremonteko Sagardoaren VIII. Txapelketaren lehen fasea, eta Iban Larrañaga Goenaga (Azkoitia, 1992) final zortzirenetara sailkatu da, Matxin III.a bikotearekin batera, Ezkurra II.ari eta Azpirozi 40 eta 28 irabazi eta gero. Datorren zapatuan hasiko dira final zortzinetako kanporaketak.

 

Txapelketako lehen fasea B multzoko hirugarren postuan amaitu zuten Setin Sagardotegia ordezkatzen duten Matxin III.ak eta Iban Larrañaga azkoitiarrak. Datorren zapatuan, Galarretan, Petritegi Sagardotegia ordezkatzen duten Otaegi eta Ion izango dituzte aurkari. Azken bikote horrek laugarren postuan bete du A multzoan.

Partida irabazten duen bikoteak apirilaren 14an jokatuko den final laurdenetarako sailkapena lortuko du. Final laurdenetako irabazleek, berriz, multzoko buru direnen kontra jokatuko dituzte finalerdiak, apirilaren 21ean. Finala apirilaren 28an izango da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide