Gaur goizeko irudi bitxia oilo zuri batek utzi du. Antza, San Martin auzotik jaitsi da oiloa, eta gasolindegi parean ibili da korrika, hara eta hona. Errepide erdian ere ibili da oiloa autoengandik ihesi. Azkenean, gasolindegiko langileak jaso eta udaltzaingoek eraman dute oiloa bere etxera.