Xabier Arzalluz politikariaren dokumentala aurkeztu dute Donostian

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 27a, 12:02

Xabier Arzalluz aurkezpen egunean (Argazkia: EAJ Gipuzkoa)

Xabier Arzalluz Antia (Azkoitia, 1932) politikariari buruzko dokumentala aurkeztu zuten joan den zapatuan Donostiako Antzoki Zaharrean. Antiguako batzokiak sustatu eta eraman du aurrera Xabier Arzalluz Antia. Euskadiko historia politikoa dokumentala. Aurkezpen egunean Antzoki Zaharrean bertan izan zen Arzalluz.

 

Arzalluzek ahotsa jarri die dokumentalean bere ibilbide politikoari zein Euskal Herriko azken 50 urteetako hainbat gertaerari buruzko iritziei eta ikuspuntuei. Arzalluzen familiartekoez gain, aurkezpenean izan ziren EAJko Joseba Egibar, Markel Olano, Eneko Goia, Arantxa Tapia, Bakartxo Tejeria eta Eider Mendoza ordezkariak.

«Politika edozein herriren aukera handia» dela esan zuen Arzalluzek aurkezpen egunean. Politikaz mintzo da Arzalluz dokumentalean, hala nola, bere abertzaletasunaz, EAJz, herri eraikuntzaz, Kataluniaz, Espainiaz, EAJz eta ezker abertzaleaz, ETAz, estatu indarkeriaz, EAJren zatiketaz, EAz, Espainiako erregeaz, erabakitzeko eskubideaz, Lizarra-Garaziz eta Ibarretxeren garaiaz. Historiaren errepasoa ere egiten du Arzalluzek ikus-entzunekoan, eta etorkizunean EAJren zeregina «Euskadi askatzea» izan behar dela uste du azkoitiarrak.

Aurkezpen eguneko bideoa (Irudiak: EAJ Gipuzkoa)

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide