XLIV. Atano III. Buruz-buruko txapelketa jokatu zen igandean

Maxixatzen.eus

Finalen ondoren sari banaketa egin zuten. (Argazkia: Oteiza Pilota Kirol Elkartea)

Joan den igandean XLIV. Atano III. Buruz-buruko txapelketako finalak jokatu ziren Gurea pilotalekuan. Oteiza Pilota Eskolako 8 eta 12 urte bitarteko neska-mutilen sei final jokatu ziren guztira.

 

Honako hauek izan ziren emaitzak:

8 urtekoak

Pello Alkorta 16-10 Joanes Juaristi

9 urtekoak

Julen Etxaniz 16-6 Urtzi Segurola

10 urtekoak

Eñaut Aldazabal 13-16 Jon Arregi

11 urtekoak

Ioritz Azkoitia 8-16 Denis Galarza

Neskak

Uritz Azkue 16-11 Jone Zabala

12 urtekoak

Oier Aldazabal 16-14 Anartz Segurola

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide