Hitzarmenak jasotzen duena da Udalak Visesari eraikina ematea bertan babes ofizialeko hamalau etxebizitza eraiki ditzan. Halaber, Udalak beheko lokala erosiko du 215.000 euroren truke; kopuru horri BEZa gehitu beharko zaio. Lokalak 368,80 metro karratuko azalera du, eta udal gobernuaren asmoa da egungo Plaza-Ondo Jubilatuen Etxea ordezkatuko duen zentro zibikoa bertan kokatzea.
Akordioa ofizialki apirilean sinatuz gero, behin obra lizentzia ematen den unetik, 26 hilabeteko epea aurreikusi dute obrak amaitzeko. 2021eko otsail-martxorako amaituta egongo litzateke Udalaren aurreikuspenen arabera.
Hitzarmena sinatzen denetik Visesak zortzi hilabete ditu obra lizentzia eskatzeko. Lizentzia hori 2019ko urtarrilean eskuratzea aurreikusten dute, eta ondorioz, lanen esleipena 2019ko uztailean egingo litzateke, obrak 2021eko lehen hiruhilekoan amaituz. Udaletik azaldu dutenez, «Idiakez Ederra eraikina Udalaren esku uzteko etxejabeekin lehenengo akordioak lortu zirenetik erakutsi du Visesak etxea birgaitzeko borondatea eta prestutasuna».