Eneritz Arrieta Emakume Master Cupeko txapeldunorde

Maxixatzen.eus

Patri Espinar eta Eneritz Arrieta.

Emakume Master Cup Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur eguerdian Eibarko Astelehenan, eta 7-22 galdu dute Patri Espinarrek eta Eneritz Arrietak. Pilotalekuko harmailak jendez lepo zeuden, eta giro bikaina izan da.

 

Lehen mailan, Olatz Arrizabalagak eta Leire Etxanizek, bi urtez jarraian, nagusitasunez (7-22) irabazi dute Patri Espinar eta Eneritz Arrieta azkoitiarraren aurka. 

Promozio mailan, berriz, Alaitz Badiola eta Oihana Orbegozo bikote azpeitiarrak 19 eta 22 galdu du Amaia Vicario eta Ainhoa Urien bikotearen aurka.

Bestalde, sari banaketaren unean, Miguel Gallastegi pilotari ohia omendu dute. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide