Lurdes Sudupe eta Nekane Aranburu Maxixatzeneko bazkideak izan dira Iraurgiren partidak ikusteko sarreren irabazleak.
Bi taldeek Azpeitiko kiroldegian jokatuko dituzte euren jardunaldietako partidak. Larunbatean jokatuko dute 18:00etan Añareseko neskek GDKO Ibaizabalen aurkako euskal derbia, eta igandean, berriz, ordu beran jokatuko dute Leb Oro ligako Sammic ISB eta FC Barcelona Lassa taldeek.
Doako autobus zerbitzua
Zapatuan 17:30ean, eta igandean 17:00etan eta 17:30ean abiatuko dira autobusak Azkoititik. Larunbatean, zerbitzu bakarra izango da, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia dela eta.