«Hilabete oso gogor batzuk eta gero, hain gustuko dudan kirolaz gozatzen jarraituko dut beste urtebetez; eskerrik asko talde berriari nigan izandako konfiantzagatik eta azken hilabete hauetan lagundu didaten guztiei».
Aste honetan talde berriak Alacanten (Valentzia) duen egoitzan dago kontzentratuta, eta Lizarrako (Nafarroa) Miguel Indurain Sarian debutatuko du martxoaren 31n. Ondo bidean, Lizarran debutatu ondoren, Asturias, Gaztela eta Leon eta Madrileko probetan lehaituko da azkoitiarra. Gainera, taldekide izango ditu Elorzak, besteak beste, Paco Mancebo eta Albert Torres, pistako Europako txapelduna eta munduko azpitxapelduna.