Horretarako, hainbat ekintza, prestakuntza saio, zerbitzu eta komunikabidetara bideratutako ekimenak ipiniko dira abian. Jarduera guzti hauek, beraien lekua dute lan lerro desberdinetan.
Ekintzaileari bere ibilbidean laguntzera bideratuta dauden ekintzak, Klink Bideren baitan kokatuko dira. Ekintzaileei, ikusgarritasuna ematea helburu duten ekintzak, Klink Atarin kokatuko dira, eta talde izaerari lotuak daudenak, Klink Gunen kokatuko dira.
Martxoaren 14an, Kafe tertuli bat antolatu zen lehendabiziko ekintza gisa eta bertan, hausnarketarako eta ekintzaileak elkar ezagutzeko espazio bat irudikatu nahi izan zuten. Kafe tertulia hori Klink egitasmoaren bloga auzkezteko ere aprobetxatu zen. Bloga ekintzaileekin eta ekintzaileentzat sortuta dago, eta bertan egitasmoaren inguruko informazio guztia bilduko da.
Nori dago zuzendua egitasmoa?
Ekintzaile sentitzen den eta bere enpresa sortu duen edonori zuzenduta dago egitasmoa. Kafe tertulia lehendabiziko kanpora begirako ekitaldia izan zen.
Egitasmo horren sustatzaileak, Urkome eta Iraurgi Berritzen dira eta Foru Aldundiaren laguntza du.