567 langabe zenbatu ziren joan den hilean, Azkoitian

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 21a, 10:45

Otsailean 567 langabe zeuden Azkoitian, horrela azaldu dute Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuek. 2017ko otsailarekin alderatuta, 75 langabe gutxiago daude Azkoitian aurten.

 

Azken bi hilabeteetan langabeziak beheranzko joera du herrian. Hona hemen azken hilabeteetako datuak:

 

2017ko otsaila: 642 langabe

2017ko azaroa: 562 langabe

2017ko abendua: 588 langabe

2018ko urtarrila: 569 langabe

2018ko otsaila: 567 langabe

 

Datu horiek Urola Erdiarekin —1.422 langabe—, Gipuzkoarekin —33.602 langabe— eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin —127.235 langabe— alderatuta honako ondorio hauek atera daitezke: Urola Erdiko langabetu kopuruaren %39,9 dago Azkoitian, Gipuzkoako langabetuen artean %1,69 eta EAEko langabetuen artean %0,44.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide