Autobus geltokien aldaketak AZKOITIAZPEITIA maratoi erdiagatik

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 22a, 09:23

Azkoitiko Udaltzaingoak jakinarazi du datorren zapatuan, hilaren 24an, aldaketak egongo direla hainbat autobus zerbitzutan AZKOITIAZPEITIA maratoi erdia dela eta. Urbanue herri barruko autobusa ere 16:30etik 17:30era zerbitzuz kanpo egongo da.

 

 

16:15etik 17:30era arte autobusak ez dira herrigunetik pasatuko. Ordutegi horretan ondorengo geltokiak kenduko dira:

-Altzibar etorbidea. Bi norabideetan.

-Martin deuna kalekoa. Bi norabideetan.

-Liburutegi aurrekoa, Trenbidearen Zumardian.

-Julio Urkixo 7koa.

 

GELTOKI BERRIAK:

NORANTZA

ALTZIBAR ETORBIDEKO BIRIBILGUNEA

MAXI EROSKIKO BIRIBILGUNEA

Zumarraga –Elgoibar

San Antonio ermita parean

Odriozola Ardoak parean

Azpeitia-Zumaia

Gurutze Gorriaren azpian

Dia supermerkatu parean

 

ALDAKETAK  IZANGO DITUZTEN ZERBITZUAK

UK01 AZKOITIA > DONOSTIA

Azkoititik 16:45ean irteten den zerbitzuan, ezeztatuta gelditzen dira Altzibar, San Martin eta Munibeko geltokiak. Ordezko geltokia, Txerloiko geltokia izango da.

 

UK01 DONOSTIA > AZKOITIA

Donostiatik 16:05ean eta 17:05ean irteten diren zerbitzuetan, Azkoitian geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

 

UK02 ERREZIL > AZKOITIA

Errezildik 16:30ean irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

 

UK03 ZARAUTZ > AZKOITIA

Zarauztik 16:05ean irteten den zerbitzuan, Azkoitian geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

 

UK05 ERMUA > AZKOITIA

Ermutik 16:40ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Autobusa sahiesbidetik joango da eta geltokiak Altzibarko biribilgunean eta Txeloian izango dira.

 

UK06 ZUMAIA > ZUMARRAGA

Zumarragatik 16:10ean irteten den zerbitzuak ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Altzibarko biribilgunean eta Txerloian izango dira. Zumaiatik 16:45ean irteten den zerbitzuak ere ezingo du Azkoitira sartu. Geltokiak, Txerloiko biribilgunean eta Altzibarko biribilgunean izango dira.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide