Apiriletik ekainera izango dira saioak Elkargunean. Doan dira, eta parte hartu nahi dutenek apirilaren 6ra arteko epea dute izena emateko Udaletxeko Harrera Bulegoan. Horra proposamenak:
'Lana bilatzeko edo aldatzeko coaching tailerra', Mertxe Arratibel irakaslearekin. Apirilak 16 eta 23. Maiatzak 7 eta 14. Astelehenetan 9:30etik 12-30era.
'Autoestimua lantzeko tailerra', Miriam Herbónen eskutik. Maiatzak 10 eta 24. Ekainak 6, 13, 20 eta 27. Asteazkenetan 17:00etatik 20:00etara.
'Kontatu gabeko emakumeak. Genealogia feminista artearen historian', Silvia Ayerrakin. Apirilak 18 eta 19, 18:00etatik 20:30era. Apirilak 21, 10:00etatik 13:00era.
'Autodefentsa emakumeentzat', Kanku Anaitasuna karate elkarteko Rita Juaristirekin. Apirilaren 14an hasita, hileko bigarren larunbatetan urte osoan zehar.