Gaurko pintxo-poteko pintxoak jakinarazi dituzte tabernariek

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 15a, 12:28

Atraskua tabernan gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak.

Um Blem Ble tabernarien elkarteko tabernek gaurko pintxo-potean eskainiko dituzten pintxoak jakinarazi dituzte:

Pintxo hauek eskainiko dituzte tabernariek gaur, martxoak 15:

Atraskua: txorizo egosia eta gazta irasagarrarekin.

Dean: patata tortilla, haragia saltsan eta pantumaka.

Etxe-Aitz: haragi-bolak tomatearekin eta ahuntz gazta tipula karamelizatuarekin.

Koxka: haragi-bolak, arrautza bexamelarekin eta brabak.

Latz: arrain pastela, txistorraren nahaskia eta piper beteak.

Tta-kun: txistorra eta nugessak alioliarekin.

 Zurt: perretxiko eta fruitu lehorren hostopila eta oilasko hegalak. 

Oharra: Gainerako tabernetan ere izango da pintxo-potea, baina ez dute pintxorik jakinarazi.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide