Kontzentrazioaren ostean, heriotza horren inguruko irakurketa egin dute:
Heriotza honek arduradun politikoak ditu, Espainiako gobernua eta PPko agintariak. Salbuespeneko espetxe politika aplikatzen jarraitzen dutelako.
Xabier Rey (Antxo) , atxilotua eta torturatua izan zen, geroztik 10 urte egon da espetxean isolatua, azken aldian Puerto III espetxean Iruñetik 1000 km-tara.
Nazioarteko legediaren arabera, torturapean autoinkulpazioen baitan emandako zigorrak ez lirateke kontutan hartu beharko. Bertan behera geratzen eskatzen dugu, horren arabera Antxo eta beste asko kalean egon beharko lukete.
Espainiar estatuak salbuespen politika indarrean mantentzen du euskal presoen aurka. Mendeku politika da.
Euskal gizarteari eta eragileei interpelatu zaie, dispertsioarekin amaitzeko eta EH ekartzeko urratsak emateko. Estatu espainiarrari eskaera bakar bat, utz gaitzala bakean Antxori azken agurra ematen.
Bukatzeko, bihar, larunbata, arratsaldean Iruñean egingo den manifestaziorako deiarekin bat egin dute.