Gurutze Eizmendi, Alaitz Olaizola eta Idoia Uranga aktoreen A.J.E trilogiaren bigarren zatia da Prest gaude! eta aurreko Greban gaude obraren jarraipena.
Honela dio sinopsiak: «Greban egon ginen denbora luzez. Ez genituen gure helburuak bete, eta horregatik, orain PREST GAUDE bigarren ahalegin bat egiteko. Borrokarako grina ez zaigu falta, arrazoiak baditugulako, adinean aurrera goaz, ez gara ginenak, tristeziak eta alaitasunak partekatzen ditugu, barne eta kanpo aldaketak jasan ditugu, baina, emakume izanik, PREST GAUDE zurrunbilo honetatik irteteko».