'Alizia lurralde miresgarrian' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek

Maxixatzen.eus 2018ko martxoaren 9a

Zapatu honetan Alizia lurralde miresgarrian haurrentzako antzezlana ikusteko sarrerak zozkatu ditu Maxixatzenek, Udalaren laguntzarekin.

 

Zozketan parte hartzeko asmatu beharreko galderaren erantzuna hau zen: Maitane Zalduegi-Viar.

Asmatzaileon artean zozketa egin ondoren, Maxixatzeneko bazkide hauek izan dira sarreren irabazleak: Aintzane Rezabal eta Ianire Sudupe.

Zorionak irabazleoi eta gozatu antzezlanarekin. Emanaldia 18:00etan hasiko da, Baztartxo antzokian.

 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide