Azkoitiko Zalduntxoek Euskal Herriko ekonomian, artean, kulturan eragin nabarmena izan zuten mugimendua ekarri zuten Frantziatik, Ilustrazioa. Xabier Munibe Peñafloridako konteak gidatuta Azkoitian izan zuen epizentrua mugimendu honek, bere etxea zen Intsausti jauregia izan zelarik mugimendu guztiaren lekuko. Bisita honetan etxe honetako txoko guztiak bixitatuz garai hartan murgildu ahal izango dira partaideak, XVIII mendea eta ilustrazioan.