Thailandiatik Azkoitira bizikletaz etorri zen Imanol Larrañaga (Azkoitia, 1985) joan den otsailaren 15ean. Zazpi hilabete eman zituen bidean, 2017ko uztailaren hasieran abiatu baitzen Thailandiatik. Bidaia hori arrazoitzat hartuta, Larrañaga Euskadi Irratiako Hiri Gorrian saioan elkarrizketatu dute.