Xabier Rey Urmeneta euskal presoaren heriotzaren harira, batzar informatiboa antolatu dute

Maxixatzen.eus 2018ko martxoaren 7a

Xabier Rey Urmeneta euskal presoa atzo hil zen Cadizko Puertoko espetxean. Iruñekoa zen euskal presoa eta 38 urte zituen. Etxerat-ek «ez dela heriotz naturala izan» salatu du. 2008an sartu zuten giltzapean, eta Puerto IIIn zegoen, lehen graduan. Gertaera horren harira, batzar informatiboa egingo dute gaur herriko plazan, 19:00etan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide