M8an Maxixatzeneko emakumeok ere, planto

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 8a, 07:00

Martxoaren 8an Maxixatzeneko emakume langileok greba egingo dugu, Mugimendu Feministaren deialdiarekin bat eginez. Hori dela eta, atari honen informazio jarioa ez da ohikoa izango.

 

Hauek dira Sostenipe talde feministak gaurko deitutako ekintzak:

18:30ean, elkarretaratzea plazan

19:00etan, poteo ibiltari autogestionatua trikitilariekin plazatik.

21:00etan, afari merienda autogestionatua Matadeixen.

Udalak, berriz, M8-aren harira, honako hau gaineratu du bere egitarauan:

II. Adierazpen Lehiaketako sari banaketa, 17:30ean Artxamendi Topalekuan. 12 eta 18 urte bitarteko partaideen adierazpenak sarituko dituzte.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide