Horrez gain, aurtengo maratoi-erdiak Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak banatzeko ere balioko du. Azken urteetan maratoi erdiak distantzia horretako Gipuzkoako txapelketa hartu izan du, baina aurten Euskadiko txapela ere bertan erabakiko da. Bi txapelketa horietan parte hartu nahi duten atletek Gipuzkoako edo Euskadiko federazioetan eman beharko dute lasterketarako izena. Gipuzkoako txapelketan parte hartzeko, Gipuzkoako Atletismo Federazioan eman beharko da izena, eta Arabako eta Bizkaiko parte-hartzaileek, berriz, Euskadiko Atletismo Federazioan. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi txapelketa horietan izena ematen dutenek ez dute maratoi-erdiko plataforman izena eman beharrik izango.
Gipuzkoako zein Euskadiko txapelketetan parte hartu nahi dutenek, gutxieneko marka hauek egiaztatu beharko dituzte:
- Gizonezkoek: maratoian 02:47:00, maratoi erdian 01:20:00, eta 10 klometroetan 00:33:00.
- Emakumezkoek: maratoian 03:22:00, maratoi erdian 01:35:00, eta 10 kilometroetan 00:40:00.
Informazio gehiago, Azkoitia-Azpeitia maratoi-erdia lasterketaren webgunean.