Atzo, igandea, Orioko 8. Mendi Lasterketan parte hartu zuen Imanol Larrañaga mendi lasterkari azkoitiarrak, eta bigarren postuan iritsi zen helmugara. Larrañagak 01:51:00ko denbora behar izan zuen proba amaitzeko; irabazlea baino 50 segundo gehiago. Guztira 241 korrikalari lehiatu ziren 22 kilomentroko ibilbide malkartsuan. Helmuga zeharkatzen lehenak Beñat Katarain zegamarra eta Oihana Azkorbebeitia abadiñoarra izan ziren.