IX. Joxe Astarbe Sariko asto probak jokatu dira arratsaldean Baztarrikaldeko jaietan, eta hiru etxetako hiru asto izan dira lehian. Honako ordena honetan atera dira lehiara: lehendabizi Txibilter, gero Izer Etxetxo eta azkenik, Artabilla. Azkenean, Izer Etxetxo izan da irabazlea 67 plaza, 2 zinta eta sei metro eginda. Bigarren sailkatua Txibilter izan da, 66 plaza t'erdi eta 3,8 metro eginda. Hirugarren postuan Artabillako astoa sailkatu da, 59 plaza eginda.