Aipagarrienen artean, Alaitz Etxeberria Lizarraldek lortu du denborarik onena egitea. 20 minutu eta 59 segundo behar izan ditu bost kilometro burutzeko, eta senior mailan 16. postuan amaitu du. Lierni Altuna Mendizabalek, berriz, 22 minutu eta 39 segundoko denbora eginda, junior mailako 11. postua lortu du. 60 urtetik gorakoen mailan, Nieves Quintana Arregik bosgarren amaitu du, 25 minutu eta 14 segundoko lana eginda, eta 11. eta 12. postuak Maite Lopetegi Zabaletak eta Arantxa Alberdi Lizarraldek bete dituzte, 28 minutu eta 18 segundoan proba amaitu eta gero.
Ikusi azkoitiarrek lortutako sailkapenak eta denborak, hemen.