Dinesh Gautam: «Nik bi etxe ditut, bat Nepalen eta beste bat hemen»

Maxixatzen.eus 2018ko mar. 3a, 08:33

Azkoitian bizi den Dinesh Gautam nepaldarra elkarrizketatu dute Euskadi Irratiako Faktoria saioan. Nepalgo lagun batekin Londresen egin zuen topo, eta lagunak Azkoitia bisitatzeko gonbitea egin zionetik, gurean bizi da. Nepalen antza handia hartzen dio Euskal Herriari eta «gustura bizi» da Azkoitian.

 

«Euskara ikastea ez da hain zaila, baina euskara eta gaztelera batera ikasi nituenez zailtasunak izan nituen», adierazi du irratian. Euskara ikasteak asko lagundu diola azaldu du, baina horrez gain, Nepalgo 90 hizkuntzez ere aritu da hizketan Gautam. Aizarnazabalen bizi den beste nepaldar bati laguntzeko itzultzaile lanak egin zituen, eta horren zergatia ere argitu du irratian Dineshek.

Entzun Euskadi Irratiako Faktoria saioan egin dioten elkarrizketa, hemen.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide