Hainbat ekintza antolatu ditu Sostenipek martxoaren 8rako

Maxixatzen.eus 2018ko martxoaren 2a

Sostenipe Talde Feministak martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, grebarako deialdia egin du, eta horrekin lotuta hainbat ekintza antolatu ditu arratsalderako.

 

Emakumenok planto! lemarekin, 18:30ean, elkarretaratzea egingo dute herriko plazan, eta ondoren, pintxo-potea egingo dute trikitilarien laguntzarekin, plazatik abiatuta. Ekintzak pikoteo-afariarekin amaituko dituzte Orbela tabernan, 21:00etan. Horretarako, martxoaren 4a baino lehen eman beharko da izena Zakela eta Koxka tabernetan.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide