'Txikia IV.a'-k Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala jokatuko du igandean

Maxixatzen.eus

Julen Alberdi Txikia IV.a-k Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketako finala jokatuko du igandean, martxoak 4, Aitzol Atutxarekin batera. Honako bi bikote hauek izango dituzte aurkari: Iker Vicente eta Ruben Saralegi eta Joseba Otaegi eta Ugaitz Mugertza. Finala 12:00etan hasiko da, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan.

Egurrak banaka moztu beharko dituzte, erlojuaren aurka, hasierako faseetan. Azken fasean, berriz, txanda librean moztu beharko dituzte 6 60'' ontzako eta bi kanaerdiko.

Oso lan motzak eta azkarrak izatean, elkarren artean segundoko kontuan amaitzea aurreikusten dute partaideek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide