Berdintasunari buruzko jardunaldia antolatu du EH Bilduk zapaturako

Maxixatzen.eus 2018ko otsailaren 28a

Datorren larunbaterako berdintasunari buruzko jardunaldi bat antolatu du EH Bilduk "Emakumeok erabaki" lelopean. Bertan Monika Plazaolak, EH Bilduko Feminismo eta LGTBI+ idazkaria, eta Oihana Etxebarrietak solasaldia izango dute feminismoaz, berdintasunaz, martxoak 8 egunaz, eta abar. Jarraian, Edurne Aranbarri eta Oihana Sudupe herriko ikuspegiaz jardungo dira.

 

Kartelean Ainhoa Beola agertzan da, baina azken orduko aldaketa bat dela-eta, azkenean, Monika Plazaola etorriko da haren ordez.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide