Autobus zerbitzuak etenda
Autobus zerbitzuetan eragin handia izaten ari da elurtea. Urola bailarako autobus lineak etenda egon dira goizean, elurrak errepideetan eragindako arazoengatik. Hala ere, La Guipuzcoana autobus etxeak Twitter kontuan adierazi duenez, UK01, UK03, UK05 eta UK06 lineak hasi dira martxan.
Bestalde, Udalak azaldutakoaren arabera, Urbanue-herri barruko autobus zerbitzua bertan behera gelditu da, baina arratsaldean zerbitzua berriz martxan hasi da normaltasunez.
Osakidetzaren hainbat gomendio
Azken orduetan elurrak sortutako arazoak ikusita, Osasun Sailak eta Osakidetzak larrialdizkoa ez den hitzordua bertan behera uzteko gomendioa egin dute. Medikuaren hitzorduak beste egun batera atzeratzeko eskatu dute. Ospitaleak eta osasun-zentroak irekita daude hitzordua atzeratu ezin daitezkeen edo larriak diren beharretarako.