Asier Nuñez hirugarren, Espainiako jiu jitsu txapelketan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 22:19

Asier Nuñez.

Espainiako IX. Jiu Jitsu Txapelketan hirugarren postuan sailkatu da Asier Nuñez azkoitiarra. Txapelketa atzo, igandea, jokatu zuen Guadalajaran (Gaztela-Mantxa), eta aurreneko aldiz hartu zuen parte Nuñezek. 

Txapelketan parte hartzeko gastuak lehiakideek ordaindu behar izan dituztela azaldu dute, eta indarra hartzen ari den kirola dela ere jakinarazi dute. Hori dela eta, partaideek kirol hori gehiago babesteko eskatzen dute sozialki eta ekonomikoki. 

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide