Ez labaintzeko tratamendua emango da herriko hainbat gunetan

Maxixatzen.eus 2018ko ots. 26a, 14:24

Udalak ez labaintzeko tratamendua emango du herriko hainbat gune berritan. Julio Urkixo Etorbidean, Santa Klara, Ugarte eta Jandonianiz kaleetan, Bizkargi eta Aita Medinabeitia plazetan eta Elkargunera eramaten duen tunelean egingo dute lana.

 

Aipatutako zona horietako tarte jakinetan emango da tratamendua. Guztira, 3.690 metro karratuko azaleran egingo dira lanak. Tarterik handiena Julio Urkixo Etorbidekoa da, 20-34 eta 36-40 zenbakidun bebarruen artean aplikatuko baita ez labaintzeko tratamendua. Gune horretan lanean ari dira eta besteetan datozen egunetan arituko dira. Lanen aurrekontua, guztira, 33.487,48 eurokoa da.

Azkoitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide